N1 ANDOAIN A15

Aita Larramendi ikastolaren aurrean pantaila akustikoak jartzeko lizitazioa martxan jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Jon Ander Ubeda 2023ko mar. 16a, 10:28

Lizitazioa martxan jarri duela iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ohar bidez zabaldu dutenez, "332 metroko luzera izango du, eta N-I errepidearen eta ikastetxearen artean kokatuko da". Lanak ekainean hasi eta lau hilabeteko epean bukatuko direla aurrikusi dute. Aurrekontua 736.000 eurokoa da.

C2 egitasmoaren araberako lana izango dela dio Gipuzkoako Foru Aldundiak: "Egitura berria, A-15 eta N-I errepideen arteko lotune berriaren proiektuak Bazkardon jasotzen dituen zarataren aurkako neurrien parte izango da, Mimendiko etxebizitzen eta Sorabilla auzoaren arteko tarte osoan hainbat babes izango dituena". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!