Gailuren kontzertu berria Andoainen

Aiurri 2023ko mar. 18a, 08:00

Martxoaren 26an Andoaingo Gaztetxean ariko da, "Eskola zaharra" egitasmoaren baitan.

Zuzeneko emanaldiei ekin zietela urtea beteko da, egun hauetan. Gernikan eta Donostian eskaini zituzten lehen emanaldiak, eta geroztik Euskal Herrian barrena aritu dira. Mikel Abrego andoaindarrak sustatu duen musika proposamen berria da Gailu, eta harekin batera zuzenean aritzen dira Eneko Abrego "Okene" anaia abeslaria eta Mariano Hurtado baxu-jotzailea. "Eskola Zaharra" berriki abiatu den egitasmoa da. Lukiekek abiatu zuen zikloa, eta Andoaingo taldeak emango dio segida. Arratsaldeko 19:00tan hasiko da, egun argiz, ordu aldaketa baitator.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!