Sahararen aldeko bertso-saioa Basteron: Hurria Sahara elkartearen hitzartzea

Xabier Lasa 2023ko mar. 19a, 21:55

Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Amets Arzallusek Sahararen aldeko bertso-saioa egin dute Basteron eguardian, Maddi Etxeberria gai-jartzailearen esanetara. Bideoan, ekitaldia antolatu duen Hurria Sahara elkarteko Maitane Lopez de Munain kideak hitza hartu du, eta Ismael Aomar bertsolariaren bi bertso audio bidez entzun dituzte Basteron bildutako bertso zaleek, bertso-saioa hasi aurretik. Bideoa, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!