Estatu mailako kopa jokoan izan zen Beasaingo lasterketan

Aiurri 2023ko mar. 20a, 09:56

©Andoaingo

Andoaingo Txirrindulari Eskolako neskak Beasain aldeko errepideetan ibili ziren aurreko asteburuan. Oriangoan urruneko txirrindulariak hurbildu ziren hona, eta ez alderantziz. Kadete mailako eta junior mailako probatan aritu ziren Andoaingoak.

Kadete mailan Irati Aranguren eta Izaro Etxarri aurrealdean ibili ziren. 28 kilometroko lasterketan Aranguren 8. sailkatu zen, eta Etxarri 15. postuan.

Junior mailakoen proba 55 kilometrokoa zen Izaro Zuriarrainek parte hartu zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!