Bigarren postuan da berriro Leizaran Ernio Inmobiliaria taldea

Aiurri 2023ko mar. 21a, 07:00
©Leizaran Artxiboko irudia

Leizaran Ernio Inmobiliaria taldeak bolada onari eusten dio, bosgarren garaipena jarraian eskuratuz. Azkena, Txingudiren kantxan (21-30). 1. lurraldeko senior mailako gizonezkoen liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, bigarren postuan daude. 

Leizaran eta Urola borroka bizian dira, bigarren postuari eusteko.

Sailkapena, 20. jardunaldia eta gero

  1. Ordizia 31 p
  2. Leizaran 28 p
  3. Urola 28 p
  4. Saieko 25 p

Txingudi-Leizaran, asteburuan

10. postuan sailkatuta daude, eta bi talderen artean hamar garaipeneko aldea dago. Alde handia, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!