1954ko kintoen bazkaria, apirilaren 1ean

1954an jaiotako andoaindarrek kintoen bazkaria antolatu dute apirilaren 1erako. Albizturko Santa Marina auzoan kokatzen den Segore Etxe Berri jatetxean egingo dute bazkaria. 

 

Izena emateko azken eguna, martxoaren 23a jarri dute; 20 euro ordaindu beharko dira izena ematerako orduan.

Elizondo, Urkiola eta Gaztelutxo tabernetan eman liteke izena, edota, honako telefonotara deituta: 626828461 (Pili), 690288644 (Andoni), edo 609969120 (Felix).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!