Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa egingo da irailean, Bastero Kulturgunean

Aiurri 2023ko mar. 20a, 12:59

Irailaren 14, 21 eta 28an, arratsaldeko 19:00tan, Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloan parte hartzeko aukera egongo da. Aurkezpen ekitaldian hitz egin dute, Maider Lainez Andoaingo alkateak, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta David Sanchez Itsaspeko Zinema Zikloaren zuzendariak.

Maider Lainez alkateak pozik agertu da lehen aldiz Andoainek Zinema Zikloari helduko diolako. Era berean, sarrera doakoa dela eta, beraz, Basterora bertatzeko "aitzakiarik ez dagoela" nabarmendu du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!