N1 ANDOAIN A15

Sorabilla Auzo Elkarteak deituta, Sorabillan auzo batzarra egingo da martxoaren 29an

2022ko irailaren 7an auzotarrek egin zuten batzarra

Sorabilla Auzo Elkarteak deituta, Sorabillako Erretoretxean auzoko batzarra egingo da martxoaren 29an, 19:30etik aurrera. Elkarteko zuzendaritzak auzokideei dei berezia egin die bertara daitezen. Besteak beste, N-1 eta A-15 errepideen arazoaren egoeraren berri emango da, eta elkarteari lotutako zenbait gai (zuzendaritza batzordea aldatzea, egoera ekonomikoa…), jorratuko dira.  

Auzoko batzarra Sorabillako Erretoretxean, martxoaren 29an, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etik aurrera izango da.

Bertan, gai hauek aztertuko direla aurreikusten da:

1.- Aurreko bileraren aktaren edukiaren irakurketa.

2.- N-1 eta A-15 errepideen arazoaren egoeraren berri ematea, baita Sorabilla auzoari mutur batetik bestera (Azpikolatik eta Ballastrainera) eragiten dioten ondorio guztienak ere.

3.- Auzoan ingurunean egindako ekintzak eta egitear daudenak. Proposamen berriak biltzea

4.- Elkartearen izena zehaztea.

5.- Elkartearen zuzendaritza-batzordea aldatzea-indartzea.

6.- Egoera ekonomikoa eta kuoten proposamena.

7.- Elkartearen lokalaren kudeaketa eta erabilera.

8.- Galderak eta erreguak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!