Mugikortasun ekologikoaren aldeko apustua

Aiurri 2023ko mar. 22a, 09:19

Lurraldebusen Buruntzaldeko flotaren hibridazioaren funtzionamendua xehetasunez ezagutzeko aukera izan dute Jose Ignacio Asensio ingurumen diputatuak, Maider Lainez alkateak eta Rafaela Romero mugikortasun diputatuak.

Kontzesioa duela bi urte baino gutxiago argitaratu zen. Fabrikazio berriko 41 autobusetatik 30 teknologia hibridokoak izan ziren, baita segurtasuna, erosotasuna eta erabiltzaileen zerbitzua hobetzeko baldintza tekniko berritzaileenak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!