C2ak kaltetutakoen plataformarentzat martxoaren 16ko foru aginduak jaso duena "N1 errepidearen egungo trazatuaren gain dimentsionamendua da, proiektuan ustezko hobekuntza batzuk txertatuz, Gure ustez, erabaki hori betse akats larri bat da; izan ere, egungo trazatuaren egozen gehiegizko dimentsionamenduk atzera bueltarik ez duen hesi bat iraunarazten du, eta, gainera, etorkizuneko garapen urbanistikoak, komertzialak, industrialak eta sozialak eragozten ditu. Beraz, abiapuntu hori faltsua da".
Hitzordua martxoaren 26an
Hitzordu nagusia dute martxoaren 26an, eguerdiko 12:00tan Goikoplazan izango dena. Euriarekin, Aita Larramendi ikastolako frontoian egingo lukete. "Herritarrei dei egin nahi diegu ekitaldira bertaratzeko. Jasotako, egiaztatutako eta baliozko atxikimendu kopurua jakinaraziko dugu, baita etorkizunerako proposamen berritzaile bat iragarri ere".