Espainiako pista txapelketan parte hartuko du Etxarrik

Aiurri 2023ko mar. 23a, 10:50
Martxoan Atarrabiako lasterketan garaile izan zen.

Asteburuan madison eta omnium probatan parte hartuko du. Lehendik ere pistan aritutakoa da, Gipuzkoako txapelketa irabazi baitzuen puntuazioan.

Pistako jarduera ez da horretara mugatuko. Apirilaren 6tik 9ra Madrilgo Galapagarren ariko da, Espainiako txapelketako pistako beste proba batzutan parte hartzeko.

Euskadiko selekzioarekin ariko da, beraz, Izaro Etxarri Andoaingo Txirrindulari Eskolako kidea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!