Igandean Gailu taldearen kontzertua izango da Gaztetxean

Aiurri 2023ko mar. 23a, 12:00

Igandean izango da kontzertua, arratsaldeko 19:00tan eta zazpi euro balioko ditu sarrerak. 

Mikelek, Okenek eta Drakek, Gailu musika taldea osatzen dute. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute Eskola Zaharra egitasmoan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, Gailu taldearen berpiztea ekarri dute eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte geldirik egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Eta disko bat: “Begiak, Egiak Ba Ote?” (bIDEhUTS).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!