Alegazioen erantzuna espero baino gogorragoa izan dela adierazi du: “Alegazioei erantzunak gogorrak dira, eta airean uzten dira zarataren aurkako hainbat neurri jarriko direnik, Sorabilllako rotonda onartzen da baina beste proiektu batean egin beharko dela esaten du… ez da bermatzen Presagaina edo Elizalde haundi zutik mantenduko direnik… hau da, alegazio asko onartzen direla ematen du, baina ez proiektu honetarako, beste proiektu batzuetan egin beharko direla gaineratzen du. Zehaztasun eta ziurtasunik gabeko erantzunak dira. Argi eta garbi uzten da zein den lehentasuna: lehenik eta behin A-15 eta N-1aren loturan sortzen diren trafiko arazoak konpontzea. Gainerako guztia, ikusiko da, diru partidak eta proiektuak onartzen badira. Gipuzkoako Foru aldundia etapak erretzen doa, denbora aurrera doa, eta une honetan mahai gainean dagoen lan hipotesi bakarra C2 da”.
Alkateari kritika, oposizioko lehen alderditik
Maider Lainez alkateak astelehenean egin zuen agerraldiarekin oso kritiko agertu da EH Bildu:”Foru Agindu bera irakurri denok, eta berak puntu garrantzitusenak ez ditu irakurri nahi izan. Alkate batek hori egitea larria da, eta ondorioak izan beharko lituzke, politika publiko serioetan sinesten badugu behintzat. Eta hau dena, inolako estrategiarik ez duela ezkutatzeko. Bere ezintasuna eta ekimen falta estali nahi izateko. Herritarrok ez dugu merezi sinesgarria ez den alkate bat”.
Proposamena, ekainerako
EH Bilduk argi du, ekainean alkatetzara iristen bada, zer egingo duen: “Proiektu honen kontrako komunikazio kanpaina instituzional bat martxan jarriko dugu. Herritar guztiek jakin dezaten zeintzuk izango diren proiektu honen ondorioak. Kongresuan lortu genituen 476,000 euroko diru partida baliatuz, proiektu alternatiboa adosteko eta idazteko herriko mahaia martxan jarriko dugu. Eta, hirugarrenik, Gipuzkoako Foru aldundia eta Andoaingo udalaren arteko mahai bilaterala martxan jartzen saiatuko gara: bertan, behinbetiko proiektua adosteko, eta bitartean zarataren aurkako neurriak adosteko”.
Eskertza
"Zarataren kontra, eta azpiegitura honen aurka modu bolondresean lanean ibili diren herritar guztei. Lehenik eta behin zarataren aurka sinadura bilketa erraldoi hura egin zuten Mimendiko bizilagunei, haiei esker Foru aldundia lehen aldiz zarataren arazoaz hitz egiten hasi baitzen, eta ondoren C2aren kontra antolatu den herri plataformari".