Podemos Ahal Duguko kideek herritarren proposamenak jaso zituzten

Aiurri 2023ko mar. 24a, 08:31

Podemos Ahal Duguko zenbait hautagai eta kide Andoaingo kaleetan ibili ziren atzo arratsaldean, eta herritarrek helarazi zizkieten proposamenak jaso zituzten, udalgintzarekin eta Gipuzkoarekin lotutakoak. Bertan izan ziren Pepe Iparragirre Andoaingo alkatetzarako hautagaia eta Miren Echeveste Gipuzkoako diputatu Nagusi izateko hautagaiak.

Besteak beste, Bazkardoko eta Mimendiko auzotarrekin elkartu ziren. Adierazi zutenez, “N-1 eta A-15 errepideen arteko lotunea osatzen duen egungo korapiloa udalerriaren garapena baldintzatzen duen arazo nagusietako bat da. Tokiko elkarteen artean, Aldundiaren proposamenari, C2 proposamenari, alternatibak bilatu behar zaizkio, eta zapaltzen gaituen korapilo hau askatu behar da".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!