Podiuma, Ultra Trailean

Aiurri 2023ko mar. 24a, 10:04

Asier Rajado andoaindarrak lorpen ikusgarria egin zuen Bartzelonan, iragan asteburuan. Brontzezko domina lortu zuen 43 kilometroko lasterketan. Andoaindarrak sare sozialetan jarri zuenaren arabera, lasterketa azkarra izan zen, baina momentu teknikoekin eta zoko konplexuekin. Oso pozik agertu da lorpenarekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!