Aimar Murua Euskadiko txapeldunorde

Aiurri 2023ko mar. 24a, 10:06

Aimar Murua andoaindarra Oñatiko Duatloian lehiatu zen iragan asteburuan, distantzia motzean. Bigarren postuan sailkatuta, maila bereziki ona erakusten ari da. 10 kilometro lasterka, 40 bizikletan eta beste 10 lasterka egin zituen. Gainera, eguraldi txarra medio, lasterketaren gogortasuna are handiagoa izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!