Azpimaratzekoa da partaidetza, bilera irekian; besteak beste, bertan izan ziren desgaitasun dituzten pertsonak (aulki-gurpilen erabiltzaileak, itsuak eta ikusmen murritzekoak...), Jimmy Brosa (Gautena-ko teknikaria...), udal ordezkariak, eta, hainbat herritar.
Ackzesible elkarteko kideek bilera irekira deitzeko arrazoiak jakinarazi zizkieten bertaratutakoei, lehenbiziko eta behin:
- Ackzesible Andoain Irisgarria elkartearen aurkezpena, berak egindako ibilbidea aurkeztea eta egiteko dagoena azaltzea.
- Gaiarekin sentsibilizatutako herritarrak elkar ezagutzea.
- Nork bere egunerokotasunean dauzkan zailtasun, oztopo, arazo... jakitera ematea eta partekatzea.
- Guztien arteko elkarlana sustatzea.
Epe laburreko proposamenak
Antolatzaileek, aldi berean, epe laburreko proposamenak zabaldu zituzten Basteron.
Honakoak, atalez atal:
1.- Zebra-bideak:
- Zebra-bideen egokitzapena amaitzea
- Auzoetako zebra-bideak egokitzea.
- Zerbitzuetan langile gehiago kontratatzea.
2.- Esku-hartze nagusiak:
- Elementu mekanikoak. Mugikortasun bertikalaren plan gidaritza.
- Urbanizazio elementuak: exekuzioa: Gabriel Aresti eta Ondarreta.
- Proiektua: Kale Nagusia-Udala.
- Beste proiektuak: Olagain-Joakin Larreta eta Miranda Pasealekua.
3.- Eraikinak:
- Urigain kultur etxea.
- Udaletxeko bainu egokitua.
- Ikastetxetako azterketa.
- Komertzioen diagnostikoa.
4.- Garraioak:
- Markesinen hobekuntza.
- Erreserbatutako aparkalekuen azterketa eta seinalizazioa.
- Desgaitasun-txartelaren erabilera.
Elkartearekin harremanak edukitzeko, helbideak
Elkartearen gaineko informazioa lortzeko, edo eta bere kideekin harremanetan jartzeko, hona helbideak:
* Korreo elektronikoa: ackzesible@gmail.com
* Telegram: https://t.me/ackzesible
* Twitter: https://twitter.com/AckzeSible