N1 ANDOAIN A15

EH Bilduren agerraldiari erantzuna eman dio PSE-EEk

Jon Ander Ubeda 2023ko mar. 28a, 12:32

Verdasco eta Lainez aurreko asteleheneko agerraldian.

N1 eta A15 errepideen arteko lotuneari dagokionez, adierazpen ugari izan ziren aurreko astean. Maider Lainez alkateak egin zuen lehena, eta segidan beste aktore batzuk ere adierazpenak egin zituzten.

Aurreko ostegunean EH Bilduk bere balorazioa egin zuen, eta besteak beste Andoaingo alkatearen jardunbidearekin kritiko agertu zen. Andoaingo PSE-EEk agerraldi horretan esandakoari erantzuna eman dio.

"Harrituta" daudela diote, eta EH Bilduri leialtasun instituzionala eskatu diote. Andoainen interesak defendatzen ari direla diote sozialistek, eta horren erakusgarri direla aurkeztu zituzten alegazioak: "Udalbatzan esan genuen bezala, sozialistei ez gaituzte eztabaida antzuak sortzen edo bestelako iritzia duten andoaindarren artean aurre ematen topatuko". Baina hala ere Alvarez kritikatu dute, C2ak kaltetutakoen plataformak aurkeztu zuen mozioan Zuluetak hitza hartu zuelako.

"Gure aldetik, sozialistok, Maider Lainez alkatea buru dugula, Andoain eta andoaindarrak defendatzen jarraituko dugu, orain arte bezala" adieraziz amaitu dute adierazpena.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!