Tokiko ekonomia sendoa, auzoen arteko oreka hobea, ingurumenari arreta eskainiko diona, gizarte zerbitzuetan erreferentzia izango dena eta euskal kulturaren aldeko apustua egitea dira bost ardatz nagusi horiek.
Funtsezko ehun ideia
99+1, horrela izendatu du Goenagak Udal hauteskundeei begira EAJ-PNVk jasoko duen ideia-multzoa: "Pertsona bakoitza ideia bat da, Andoain eraldatzeko, hobetzeko eta aurrera egiteko. Horregatik, andoaindarren ideia guztiak entzun eta idatzi nahi ditugu. Mezu guztiak beharrezkoak dira, eta azkenean onartuko dugun etorkizuneko ibilbide-orria proiektu partekatua izango da".
Proposamenak eta iritziak emateko imanolgoenaga.eus webgunea ireki du, komunikazio-bideak errazteko.
Bost ardatz estrategiko
- Ekonomia sendo eta bizia. Tokiko merkataritzari dagokionez, agintaldi honetan hartu dituen neurriak defendatu ditu eta gehiago egitearen beharra azpimarratu du merkatarien "pertsianak zabalik mantentzeko".
- Auzoen arteko oreka hobea. Ama Kandidako etxebizitza multzoari aterabidea ematea, Etxeberrietako etxebizitzen eraberritzea arazoa izan behar aukera izatea, 440 aparkaleku sortzea...
- Andoain erreferentzia berdea. Olagain aldeko papertegia eta ingurune hura garbitu eta jarduera berriei tokia ematea, eta N1 errepidearen ondoan Lasarte-Oriarekin lotuko gaituen bidegorria eraikitzea.
- Gizarte politikak. Harrera eta egokitze-protokoloak garatuko dituen aniztasunerako zerbitzua martxan jartzea proposatu du.
- Euskal kulturaren eta nortasunaren aldeko apustua. Aisialdian eta kirolean ekimen berritzaileak abian jartzea.