Alberto Agirre abesbatza eta Olagaingo txistulariak, Ubitarten: Euskalduna ereserkia

Xabier Lasa 2023ko mar. 29a, 13:36

Ubitarte zelaian, Ibili Andoain ekimeneko parte-hartzaileen aurrean, Alberto Agirre abesbatzaren eta Olagain Udal Txistulari Elkartearen emanaldia: "Euskalduna" ereserki zaharra (doinua, Pepe Andoain; hitzak, Joxe Goikoetxea).

 

Hona zer dioen letrak:

"Euskalduna Andoaindarra futbol talde alai ta azkarra, zelai jokun azaltzen du beti bere indarra. Andoaingo izen ona agiriaz mundu zabal guztian deadar bat entzuten da, Gol! Euskalduna beti aurrera!!".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!