Bidai luze horiek zailtasun ugari dakarkiete txirrindulariei; besteak beste, ekonomikoak zein atsedenerako denbora gabezia.
Maider Lainez alkateak eta Petri Romero Jarduera Fisikoko eta Kiroletako zinegotziak sinatze ekitaldian adierazi zutenez, Udala lanean ari da emakumeen kirola bultzatzeko. ”Oraindik egiteko dagoena askotxo den arren. Gure konpromisua da ahalegin horretan gure laguntza eskaintzen jarraitzea, eta euren jarduna bultatzea eta etengabe ikusaraztea. Hortik dator babesletza-kontratu hau sinatu beharra”.
Ekitaldian, Udal ordezkariekin batera Andoaingo Txirrindulari Eskolako Olaia Goyoso, Izaro Etxarri eta Izarto Zuriarrain txirrindulariek eta Jose Luis Barberena, Aitor Amutxastegi, Jon Mikel Mujika eta Aitzol Zuriarrain eragileek hartu zuten parte.