Duatloi eta mendi-lasterketa ezberdinetan aritu da Zumeatarra

Aiurri 2023ko mar. 31a, 10:24

Klubak Bioracer.es webgunean arropa salmentan ipini duela iragarri du.

Pasa den asteburuan, Zumeatarra kirol taldea Duatloian zein mendi-lasterketan lehiatzen aritu zen. 
Iñigo Duartek Arbizun ospatu zen drafting gabeko duatloian parte hartu zuen. Gure kirolaria, triatloi denboraldiari begira, azken berotuak bilatzera abatu zen, eta lasterketa txukuna eginez bueltatu zen etxera. Sentsatzio onekin eta lortutako emaitzarekin pozik amaitu zuen lasterketa. Ezin zuen bestelakoa izan, sailkapenean 9. postua lortu ondoren!

Bestalde, Koldo Velascok eta Maria Rengelek Usansoloko bikotekako duatloian parte hartu zuten. Giro ezin hobea egon zen lasterketa osoan. Lasterkariak  lortutako emaitzarekin oso pozik bueltatu ziren Andoain aldera.
Mendi-lasterketari dagokionez, Axier Etxeberria Talaia Mendi lasterketan parte hartu zuen, marka txukuna eginez.

Arropa, salmentan

Klubak salgai ipini du materiala Bioracer.es webgunean.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Zumeatarra Kirol Taldea (@zumeatarra_kirol_taldea)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!