Jaia, izatekotan, Ubitarten egin behar baitzen. Non, eta futbol zelaian. Euskaldunak duen berezko tokian. Baina euriarekin erraldoi eta buruhandien konpartsa ez da aterako, eta beste jarduera gehiago egiteko ere oztopo da. Beraz, klubak, jaia bertan behera uztea erabaki du.
"Andoaindarrekin ospatu nahi dugu mendeurrena"
Aiurri astekarian Jimmy Brosak ekitaldiaren zergatiaz adierazpenak egin zituen: "Euskalduna Andoaindarra klubean herriarekin batera ospakizun bat egin nahi genuen, eta afitxan agertzen den eragile-zerrenda hori asmo horren ondorio da. Mendeurrena andoaindarrekin partekatu nahi dugu. Andoaingo eragileen bitartez egingo dugu. Ospakizun bat izango da, parte-hartzailea. Eskertza adierazi nahi diegu eragile horiei guztiei, nahiz eta [barre egiten du] parte hartzea eskatzen diegun. Herria egin nahi dugu. Futbola da, egun, jarduera nagusia gizarte bizitzan. Baina, Euskaldunan, beste asmo bat izan dugu, eta mendeurrenean saiatu gara futbolaz haragoko ospakizunak egiten".
Zoritxarrez, ez da ekitaldirik egingo. Eta ideia bikaina zen. Kulturgileak herrian barrena iragarrita baitzeuden, guztiak ere Ubitarten elkartzeko: Lebiton konpartsa eta dultzaineroak Basterotik abiatuta, Zuena dantza taldekoak Extremadura kaletik irtenda, Maizorrik, Punttukak eta Kantujirak lehen saioa Ama Kandidan dagoen San Juan Bataiatzailean lehen saioa eginda.... Olagain Txistulari taldekoak Etxeberrietatik abiatzekoak ziren, eta Urki dantza taldekoak eta trikitilariak Kontzejupetik.
Ideia on hori ezingo da egin, beraz.