TKE enpresako langileak lanera itzuli dira

Jon Ander Ubeda 2023ko mar. 31a, 13:17

Hamar eguneko greba deialdiak lauko iraupena izan du, akordioa lortu baita enpresaren eta langileen artean. Gaurko manifestazioa bertan behera utzi dute eta langileek lanaldiari ekin diote.

Thyssen enpresa Andoaingo enpresa ezagunetakoa da, eta langileek protesta ekitaldi ezberdinak egin zituzten IPC/KPIa eguneratzea eskatuz. Akordiorik ezean, eta akordiorako borondaterik ez zegoela ulertuta, 10 eguneko greba deialdiari ekin zioten.

Astelehenean ekin zioten, eta bitartean ekimen ezberdinak egin zituzten egoera gizarteratzeko. Ostegunean goiz osoko bileraren ostean, akordioa onartu eta greba bertan behera uztea adostu zuten langileek.

CCOO, ELA eta LAB sindikatuak elkarrekin aritu dira borrokan, TKE enpresan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!