Txitxu Ruiz Kultura zinegotziak atzoko agerraldian azaldu zuenez, “erraldoi eta buruhandien konpartsa andoaindarra balioan jarri nahi izan dugu. Gomazko figurak Andoaingo gazteenek beren iragana eta historia ezagutzeko aukera paregabea da. Figura erakargarriak dira, txikien gozamenerako, baina baita bildumagile beteranoenen gozamenerako ere”.
Ekitaldian Platero egileak eta Lebiton konpartsako Diego Barrasak parte hartu zuten.