[Saskibaloia]

Garaipen argia lortuta iritsi da azken txanpara

Aiurri 2023ko api. 3a, 06:56

Infantil mailako Partaidetza ligako A-3 taldean maila oso txukuna eskaintzen ari da Plastigaur taldea. Urtarrilean hasitako lehiaketa amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean, 5 garaipen eta 2 porrot izan dituzte. 

Azken jardunaldian garaipen argia lortu zuten Antigua 10 taldearen aurka (43-17). Aste Santuak eta gero, ligako azken 3 jardunaldiei ekingo diete. Partida bakarra jokatuko dute Allurralden, datorren maiatzaren 7an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!