A15 eta N1 errepideen arteko lotuneari buruzko albisteek ez dute etenik. C2ak gehien eragingo lukeen guneetakoa Aita Larramendi ikastolaren eraikin nagusia da. N1aren ondoan dago, eta egitasmo berria gauzatuko balitz, trafikoari lotutako zarata eta kutsadura gertuago luke. Alde batera utziz, era berean, errepide nagusi hori udalerritik urruntzeko eskaera historikoa. Aita Larramendi ikastola eskaera horrekin ados agertu da, bere ibilbide osoan.
Bada, egun, egurrezko eta plastikozko behin-behineko hesitura jarrita dago ikastola parean. Bereziki, zarata ikasgeletara ez sartzeko jarrita dago. Pandemia garaian garrantzia handia hartu zuen egitura hark, leihoak zabalik izatea ezinbestekoa baitzen.
Martxoa albistez eta balorazioz beteriko bilera izan zen. Hilaren 16an zarataren aurkako pantailak jartzeko prozedura martxan jarriko zuela iragarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ohar bidez lanaren xehetasunak eskaini zituzten: 332 metrokoa, N-I errepidearen eta ikastetxearen artean kokatuta, lanak ekainean hasi eta lau hilabeteko epean bukatuko direla aurrikusi dute. Aurrekontua 736.000 eurokoa izango zehaztu zuten. Ohar berean, C2 egitasmoaren araberako lana izango zela zehaztu zuten: "Egitura berria, A-15 eta N-I errepideen arteko lotune berriaren proiektuak jasotzen dituen zarataren aurkako neurrien parte izango da”.
Alegazioen erantzunak eta Foru agindu berria hurrengo egunetan argitara eman ziren. Foru aginduan onartutako alegazioak kontutan hartzea adierazten zen, beti ere C2aren muinari eutsiz.
Bada, C2ak kaltetutakoen platafomako kideak eta Aita Larramendi ikastolak urrats berriak eman dituzte. Eta gaurkoan prentsaurrekoan agertu dituzte.
Aita Larramendi ikastola
Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluari hartutako erabakiak bertan behera uzteko eskatu dio, formalki. Trazadura proiektu berria idatzi behar denez, alegazioak kontutan harturik, ikastolak ulertzen du oraindik ez dagoela pantailak C2aren arabera jartzeko proiektu formalik. Beraz, obren lizitazioa bertan behera uztea eskatu dute.
C2ak kaltetutakoen plataforma
Aita Larramendi ikastola parean panelak jarri ahal izateko, Andoaingo Udalak lurren lagapena egin behar dio Foru Aldundiari. Eta plataformako kideek lurrik ez lagatzeko eskaera egin diote Udalari. Zehazki, Andoaingo alkateari eta Tokiko Gobernu Batzarrari (PSE-EE eta EAJ-PNV). Eta arrazoia formala da. Plataformaren zerbitzu juridikoen arabera, lurren lagapenaren erabakia plenoan hartu behar da. Eta Andoainen ez da horrelakorik egin. Erabakia azaroan hartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak, eta ez plenoak. Beraz, prozedura arrazoiak argudiatuta, lurren lagapena bertan behera uztea eskatu dute.