Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek parte hartuko dute, Aitor Atxega eta Imanol Kamio musikariek lagunduta.
Sinopsia
ERIK eta WIN ikuskizunean bi pertsona arteko harreman sinbiotiko bat ikusiko duzu, eta tarteka zeu ikusiko zara gidoian ziur aski. Zer eskatzen diogu harreman bati ? Zer eskaintzen dugu? Ze argi ditugu, ze itzal ditugu? Nola eta zertarako elkartzen gara pertsonak? Honi buruzko erreflexio polit bat duzu ERIK eta WIN. Norberaren alde ezkutuarekin adiskidetuta ateratzeko aukera paregabe bat da doinu berriz jantzi, umore biziz kontatu eta Asier Sotak zuzendutako obra hau.