Santakrutzak 2023

Santakrutzetako erreka jaitsieran parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Aiurri 2023ko api. 4a, 12:11

Apirilaren 29an (larunbata) izango da erreka jaitsiera. 16:00tan jasoko dira baltsak Bekoplazan eta, ondoren, Olazarrera igoko dira. 16:45ean ekingo zaio urtereko jaitsierari eta 17:30ak aldera Santakrutz zubira iristea aurreikusten dute. Informazio gehiago eskuragarri izango da apirilaren 19an egingo den bilera irekian, Urigainen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!