Larunbatean, Aitor Murua eta Axier Etxezarreta Zuiako duatloian izan ziren. 14:00tan hasi zen lasterketa, 15KM-ko lasterketarekin. Nahiz eta lehenengo sektorean eguraldia egonkor mantendu, bapatean tenperatura jaitsiera garrantzitsua eman zen, eta kazkabarra eta haizetea nagusitu ziren. Gauzak horrela bigarren eta hirugarren sektoreak zaildu egin ziren, baino zorionez gure kirolariek osorik amaitu zuten proba. Zuian giroa ezin hobea izan zen.
Igandeari dagokionez, Donostiako Maratoi erdian ere eguraldi txarrarekin burutu zen. Maratoi erdian eta 10K lasterketetan lau partaide irten ziren.
Javi Menta, Iñigo Duarte eta Igotz Vergara maratoi erdian irten ziren, eta Maria Rengel 10K lasterketan.
Eguraldiak ez zuen batere lagundu, lasterketa hasi baino lehen euria egin zuen, eta nahiz eta lehenengo 10 kilometroetan nahiko ateri iraun, maratoi erdiaren bigarren zatian zaparrada garrantzitsuak bota zituen, haize bolada handıak zirela medio.
Egoera klimatologikoa kontuan harturik, gure kirolariak pozik burutu zituzten kilometroak. Javik emaitza bikainak lortu zituen, sailkapen orokorrean 6. postuan iritsi zen, Euskadiko txapelketan 4. eta Gipuzkoakoan 3.