Burdin Aroko haize-ola baten aztarnak topatu dituzte Leitzaranen

Aiurri 2023ko api. 5a, 11:18

Leitzaran bailaran, Urlioko (Elduain) parajean haize-ola baten zepadiak edo kondarrak topatu dituzte. K.a 3. mendekoak direla adierazi dute, Suediako laborategi batean Karbono-14 bidez egindako datazioak halaxe ziurtatzen baitu. Balio handiko aurkikuntza horren berri eman zuten jakitera joan den astean Burdina taldeko Txanka Arrutik eta Joxerramon Berrondok, Aranzadiko Alfredo Moraza arkeologoak eta Xabier Cabezon leitzaran.net webguneko egileak. Agerraldia, bideoz ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!