Lapurreta saiakera Erroitz kalean, leihoa hautsita

Aiurri 2023ko api. 7a, 08:40

Hiru ibilgailuren kristalak hautsi dituzte, bart gauean. Eta lurrean ibilgailutik ateratako hainbat objektu ageri dira: Paperak, musukoak... Lapurreta saiakera izan da, amorragarria jabeentzat.

Jai eguna izanik, ibilgailuen jabeentzat ez da batere atsegina izango egoera. Kristala aldatzeko aukerarik ez baita.

Udaltzaingora deituta, gertaeren jakitun zirela erantzun diote Aiurriri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!