Andoaindarrak protagonista Bastero Kulturguneak iragarri dituen datozen bi erakusketetan

Aiurri 2023ko api. 8a, 09:19

2017ko irudia.

Apirilean Euskaldunaren historia jasoko duen erakusketa zabalduko da, eta ekainean herriko hainbat argazkilariena.

Euskalduna

Apirilaren 20an ateak zabalduko ditu "Euskalduna, 100 urte zurekin" izeneko erakusketak. Klubaren ibilbidea argazki edota elastikoen bidez erakutsiko dute.

Argazki-erakusketa kolektiboa

Ekainean, argazki-erakusketa kolektiboa zabalduko dute. Xabier Alkorta, Eduardo Arreseygor, Haizea Brosa, Itziar Gutierrez, Xabier Huitzi, Juanma Lazkano, Aitor Regillaga, Maddi Trutxuelo, Nerea Uralde eta Rosa Zozayaren argazkiez gozatzeko aukera izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!