Xarma taberna gaur zabalduko dute, Goikoplazan

Aiurri 2023ko api. 11a, 13:08

Arratsaldeko 18:00etan egingo dute irekiera ekitaldia, iraganean Aterpe taberna izan zen tokian. Leire Lizarribarrek eta Eneko Iradik eramango dute taberna, eta adierazi dutenez, herritarren topaleku gozo eta atsegina izateko bokazioz zabalduko dute. 

Horrela, edate eta jate kontuetarako ez ezik, kultur ekitalditarako lekua izateko ere egokitu dute taberna. Etorkizunean, formatu txikiko musika saioak eta bestelakoak antolatuko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!