Andoain-Andoain mendi ibilaldia, igande honetan

Aiurri 2023ko api. 19a, 07:18
Ibilaldi luze zein motza Atxulondo burdinola zaharretik igaroko dira

Euskalduna Mendigoizale elkarteak antolatuta, mendizaleek Andoaingo lursail eta mugetan barrena hiru ibilaldi egiteko aukera edukiko dute apirilaren 23an: luzea (43,5 km), motza 21 km) eta familiarra (10 Km). Apirilaren 21ean jarri dute azken eguna izena emateko, ibilaldi luze eta motzerako.

Ireki dute izena emateko epea, zirkuitua.com helbidean.

Hona hiru ibilbideen xehetasunak:

* Ibilaldi luzea:

- Luzera: 43,5 km.

- Desnibela: 1.600 metro.

Prezioa: 13 euro.

- Irteera: goizeko 07:00etan

- Nondik: Ondarreta ikastetxea.

- Izen ematea: azken eguna, apirilaren 21a.

 

* Ibilaldi motza:

- Luzera: 21 km.

- Desnibela: 900 metro.

- Prezioa: 13 euro.

- Irteera: goizeko 08:00etan.

- Nondik: Ondarreta ikastetxea.

- Izen ematea: azken eguna, apirilaren 21a.

 

* Ibilbide familiarra:

- Luzera: 10 km.

- Desnibela: 480 metro.

- Prezioa: Helduek 5 euro, haurrek doan.

- Irteera: goizeko 09:00etan.

- Nondik: Ondarreta ikastetxea.

Oharra: izena egun berean, irteeran eman behar da.

 

Informazio gehiago (ibilaldien perfilak, mapak…) Euskalduna elkartearen web orrian topa daitezke.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!