Leizaran taldekoak Soria aldeko txapelketa ezagunetik itzuli dira

Aiurri 2023ko api. 12a, 08:00

Aste Santua iristerako, eskubaloi talde ugari Agredara begira izaten dira. Aurtengoan XVII. Edizioa ospatu da. Estatu mailako hamabost klub elkartu dira bertan, infantil, kadete eta jubenil mailako txapelketan parte hartzeko.

Hamabost kluben artean 42 talde eraman zituzten Agredara. Antolatzaileen kalkuluen arabera, 1500 lagun elkartu ohi dira Soriako herrian. Txapelketa Agredan, Olvegan eta Tarazonan jokatzen da. Eta finalak Agredako kantxan jokatu ziren igandean. Partaideen artean ziren BM Agreda, BM Tarazona, Almassora, Rubi, Uharte, Udaibai eta Leizaran eskubaloi taldeak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!