Plataforma horren ordezkaritza zabalak bertute handia izan du: irtenbide indibidual batetik konponbide kolektibo batera igarotzea.
Erdigunean jartzen ditu pertsonak, ez bakarrik arazoaren zati gisa (bizi-kalitatea eta osasuna), baizik eta konponbideak bilatzeko gako gisa (guztion artean proiektu berria idaztea) eta etorkizuna erabakitzeko protagonista gisa (kontsulta legala eta loteslea). Pertsonak erdigunean eta giza komunitatea motorra. Uste dut Plataforma honen pentsamendua eta praxia gaur egun lantzen ari den arazo garrantzitsuaz haratago joango dela, eta lehenagoko xirimiriak bezala blaituko duela, beste erronka handi batzuei heltzeko.
Plataformako kide guztiak animatzen ditut aniztasunetik hain sentimendu kolektibo sakonak transmititzen jarraitzera.