Herri lasterketa izango da, baina antolakuntzak denbora jakin batean burutzeko erbiak edo laguntzaileak ipiniko ditu. Xedea, antolatzaileen esanetan, "erritmo desberdinetan, atleta bakoitzari bere helburuak lortzen laguntzeko". Erbiak proba 35, 40, 45, 50 edo 55 minututan egiteko laguntzen ariko dira.
DUTXA ZERBITZUAK, ARROPA BILKETA
- Alluralde kiroldegian ipiniko dituzte, irteera eta helmuga gunetik gertu.
- Arropa biltzeko eta kontsignatzeko zerbitzu bat egongo da ere, irteeratik eta helmugatik gertu.
SARIAK
- Hiru lehen absolutu gizonezkoen eta nesken kasuan.
- Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen beteranoa.
- Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen andoaindarra.
ERBIAK LASTERKETAN
- Antolatzaileek erbi-zerbitzu bat jartzen dute parte-hartzaileen eskura, 35min, 40min, 45min, 50min, 55min
HAURREN KROSA
- 11:30 aldera haurrentzako lasterketak izango dira.