1923 Euskalduna 2023

Euskaldunak antolatu duen herri bazkarirako izen ematea zabalik dago

Aiurri 2023ko api. 17a, 09:23

Maiatzaren 13an mendeurreneko bazkaria antolatu du Euskalduna futbol taldeak. Herritar guztiei zabaldu diete bertan parte hartzeko gonbitea.

Aita Larramendi ikastolako frontoian izango da eta dagoeneko izena eman daiteke Euskaldunaren webgunean. Prezioa 25 eurokoa da, eta 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago izen-ematea.

Kamixeta eta guzti

Apirilaren 20a baino lehen izena ematen duenak kamixeta jasoko du bazkarian bertan. Aldiz, apirilaren 21etik maiatzaren 6ra bitarte izena ematen duenak, kamixeta beranduago jasoko du.

 

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!