Horrela deskribatu dute, hedabideen aurrean: "Erakusketak ibilbide kronologiko bat urratu nahi du Euskaldunaren historian zehar. Mugarri izan diren une esanguratsuak, hala nola, Etxeberrietako zelai zaharra, Hirugarren Mailarako igoera eta Liga Nazional Jubenilerako igoera, Etxeberrietatik Ubitarterako urratsa, emakumezkoen lehenengo taldearen sorrera... eta klub urdinak izan dituen jokalari ospetsu eta partaide nabarmenak". Futbolaz gainera, pilota, mendizaletasuna eta saskibaloia ere erakusketaren parte izango dira, beren garaian Euskaldunaren egituraren barruan egon baitziren. Apirilaren 20az geroztik zabalik da erakusketa.