Andoaingo EAJ-PNV alderdiak ostegun honetan egingo du hautes-zerrendaren aurkezpena

Jon Ander Ubeda 2023ko api. 19a, 07:06

Bastero Kulturgunearen kanpoaldean, Plaza Morean, ekitaldia deitu dute iluntzeko 20:00tarako. Imanol Goenagak hauteskundeetarako programa eta hautagaitza aurkeztuko dituela iragarri du.

Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaia den Eider Mendoza Larrañaga, bestalde, atzokoan Andoain aldean ibil zen. Besteak beste, "aisialdi berdeko eta turismo jasangarriko ekimenak gertutik ezagutzeko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!