Andoaingo EH Bilduk ziklo berrirako hautes-zerrenda ezagutaraziko du, ostiral honetan

Jon Ander Ubeda 2023ko api. 19a, 07:13

Andoni Alvarez Lete hautagaiak alboan izango dituen zerrendakideak ezagutzeko aukera izango da, ostiral honetan. Iluntzeko 19:00tan hasiko da ekitaldia, Bastero Kulturgunean.

Martxoaren 12an ekitaldi jendetsua antolatu zuten Goikoplazan. Alvarez Lete lehena izan zen bere hautagaitza iragartzen, eta ostiral honetan agintaldi berrirako gakoak aurkeztuko ditu. Eta, bereziki, alboan izango dituen bilkideak ezagutzeko aukera izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!