Ehun urte bete ditu Joxe Manuel Erkizia Uria andoaindarrak

Aiurri 2023ko api. 20a, 06:58

Ostegun honetan iritsi da urtebetetze seinalatura. Sasoiko, gainera, kalean gora eta behera baitabil egunero.

Andoainen eta, bereziki, Kaletxikin aurkezpenik behar ez duen herrikidea da Joxe Manuel Erkizia Uria. Apirilaren 20an ehungarren urtebetetzera iritsi da, eta etxekoekin egitekoa da ospakizun berezia. Auzoan Ontza elkartera oso lotuta dago, eta, oraindik orain, ia egunero, elkartera hurbiltzen da. Karta-jokoan aritzea gogoko du, eta pilotazale amorratua da. Gaztetan pilotari aparta izan zen. Zaletasun horri eutsi dio, Kontzejupeko eta Goikoplazako txapelketa eta erakustaldietan ikusleen artean ez baitu hutsik egiten. Erremontea ere oso gogoko du, eta astero-astero Galarretara hurbiltzen da. Urtarrilean Ontza elkartekoek aipamen berezia egin zioten, urteko batzarraren ostean. Eta EAJ-PNVk omenalditxoa egin zion, Aberri Egunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!