Hautes-zerrenda aurkeztu du Andoaingo EAJ-PNV alderdiak

Jon Ander Ubeda 2023ko api. 20a, 21:24

Imanol Goenaga alkategaia zerrendaburuarekin batera, lehen postuetan aurkeztuko dira Idoia Mikelez, Joseba Poza, Txitxu Ruiz eta Andoni Baltasar. Zerrenda itxiko du Jose Antonio Rodriguez Ranz "Txiki"k. "Hautagaitza irabazlea”, horrela definitu du Andoaingo EAJ-PNVren hautagaitza. 

Alkategaiak urratsak ematen jarraitzen du. Bere hautagaitza aurkeztu eta gero, gaurkoan hautes-zerrenda aurkeztu du. Jendaurreko ekitaldia izan da, Basteroko kanpoaldean egin dutena. "Proiektu argi bat, behar den taldea eta gure herriaren etorkizunaren alde lan egiteko gaitasuna duen alderdi bakarra EAJ-PNV da", adierazi du.

EH Bilduren iraganeko errezetekin eta PSE-EE lidergotza grisarekin kritiko agertu da. Eta horren aurrean jeltzaleak talde sendoa duela adierazi du. Hautagaiak bana bana aurkeztu ditu, eta hautagai bakoitza txalo artean jaso du ikuslegoak.

Hautes-zerrenda:

  1. Imanol Goenaga Egibar
  2. ldoia Mikelez Alonso
  3. Joseba Poza Aranzadi
  4. Txitxu Ruiz Fernandez
  5. Andoni Baltasar Aguirrezabalaga
  6. Mikel Urdangarin Castro
  7. Garbiñe Guedejo Ecenarro
  8. Iñaki San Buenaventura Salaverria
  9. Juanita lkutza Arias
  10. Alexander Huitzi Alfonso
  11. Mertxe Perez Campoamor
  12. Iñaki Irulegi Unzalu
  13. Agurtzane lrigoras Urretabizkaia
  14. Ramon Carrera Berasategui
  15. Elena lzaguirre Echeverria
  16. Ainhoa Elola Aramburu
  17. Jose Antonio Rodriguez Ranz "Txiki"

Ordezkoak:

  1. Mari Jose lzaguirre Iturzaeta
  2. Aritz Amondarain lbarguren
  3. Elisabet Ecenarro Ganzarain
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!