Gora Kaletxiki txarangaren 20. urteurrena Tolosako musikari gazteekin, kalejiran

Aiurri 2023ko api. 22a, 13:11

Gora Kaletxiki txaranga bere 20. urteurrena ospatzen ari da gaur. Eta zer modu egokiagoa eta festa zaleagoa ospatzeko, musika kaleetan zabaltzea baino? Bada, Txaranga eta Tolosako Udal Musika Eskolako Gazteen Banda, biak elkarrekin, Andoaingo karrikak alaitzen aritu dira, Migel Angel Morenoren zuzendaritzapean. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!