Aisialdiko begirale eta zuzendari titulua eskuratzeko ikastaroak eta hezitzaileen berariazko prestakuntza egiteko:
Aisialdiko begirale eta zuzendari tituluen kasuan, honako baldintzak bete beharko dira: Aisialdiko begirale eta zuzendari tituluaren kasurako: 2022-23 ikasturtean ikastaroa egitea, Andoainen erroldatuta egotea ikastaroa bukatzen den unean, ikastaroa euskaraz egitea, Eusko Jaurlaritzak homologaturiko ikastaroa izatea eta ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea.
Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da ikastegiaren ziurtagiria, eskatzaileak ikastaroa egin izana eta alderdi teorikoa gainditu izana ziurtatzen dituena, ordaindutako matrikularen zenbatekoa eta ikastaroaren homologazio eta hizkuntzari buruzko xehetasunak ziurtatzen dituena.
Hezitzaileen formazioaren kasurako, honakoak dira baldintzak: hizkuntza-aktibazioan eragiteko estrategiak lantzen dituen euskarazko prestakuntza-ikastaroa egitea 2022-23 ikasturtean eta herriko kultur, aisialdi edota kirol elkarteren batean lanean aritzea formazioa bukatzen den unean.
Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da herriko elkarteetako begirale edo entrenatzaile dela egiaztatzen duen ziurtagiria, alde batetik, eta bestetik, ikastegiaren ziurtagiria, eskatzaileak ikastaroa egin izana ziurtatzen duena, ordaindutako matrikularen zenbatekoa eta ikastaroaren xehetasunak ziurtatzen dituena.
Bi kasuetan eskaera irailaren 11tik urriaren 13ra aurkeztu beharko da, eta dirulaguntza, gehienez ere, ikastaroaren matrikularen %40koa izango da, gehienezko 200 euroko kopuruan ikasleko eta ikasturteko.
Erakunde ofizialek antolatutako unibertsitate mailako uda ikastaroak egiteko:
Dirulaguntza hauen onuradunek ondorengo baldintzak bete behar dituzte: Andoainen erroldatuta egotea, 30 urte edo gutxiago izatea dirulaguntza eskatzen den momentuan, erakunde ofizial batek antolatutako unibertsitate mailako uda ikastaroa euskaraz egitea eta %100eko asistentzia izatea
Eskatzaileek dirulaguntza eskaeraren inprimakia aurkeztu beharko dute irailaren 11tik urriaren 13ra, eta eskaerarekin batera matrikularen ordainketa agiria eta ikastaroa egin izanaren agiria, bertaratze ehunekoa adieraziko duena.
Dirulaguntza matrikularen kostuaren % 40koa izango da, eta eskatzaile guztiek egiaztatutakoa % 40 ordaintzeko iristen ez bada, ehuneko hainbesteko hori jaitsiko da eskatzaile guztiei erantzun ahal izateraino.
Udalerriko kanpo eta barruko hizkuntza paisaia euskaraz jartzeko:
Dirulaguntza hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira: enpresa edo merkataritza jardundegiak Andoainen egotea, gastua egiten den unetik dirulaguntza eskatzen den unera arte urtebeteko epea pasa ez izana, elementuak ongi idatzita izatea.
Diruz lagunduko diren gastuen adibide batzuk: kanpoko errotuluak, erakusleihoaren kristalean jartzen diren errotuluak, eguzki-oihal eta olanen errotulazioa, barruan izaten diren idatzizko euskarri finkoak, seinalitikarako euskarriak, bezeroentzat eskuragarri jartzen diren euskarriak, eta abar.
Euskara hutsean edota bietara eginda dauden euskarriengatik emango da dirulaguntza, baina, euskaraz eta gaztelaniaz, bietara alegia, egindakoen kasuan, euskara gutxienez gaztelaniaren neurri berean erabiltzea nahitaezkoa izango da dirulaguntza jasotzeko, beti ere euskarazko testuari lehentasuna eman bazaio.
Eskatzaileek dirulaguntza eskaeraren inprimakia aurkeztu beharko dute apirilaren 17tik ekainaren 16ra, egindako gastuen fakturekin batera.
Euskarriak euskara hutsezkoak badira kostuaren % 60koa izango da, gehienezko 600 euro mugapean Elebietan badira, beti ere euskarazko testuari lehentasuna eman bazaio, kostuaren % 30, 300 euro mugapean.
Webguneak eta programa informatikoak euskaraz jartzeko:
Dirulaguntza hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira: enpresa edo merkataritza jardundegiak Andoainen egotea, gastua egiten den unetik dirulaguntza eskatzen den unera arte urtebeteko epea pasa ez izana, edukiak oso-osorik euskaraz izatea, gutxienik, hizkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna.
Eskatzaileek dirulaguntza eskaeraren inprimakia aurkeztu beharko dute apirilaren 17tik ekainaren 16ra, egindako gastuen fakturekin batera.
Euskara hutsezko webguneak, edo eleanitza izanda, euskarazkoari, gutxienez beste hizkuntzetan eman zaion adinako tratamendua emanda, eta lehen orrian euskarazkoa lehenetsita: kostuaren %50, 500 euroko mugapean eskatzaile bakoitzeko.
Eleanitza izanda, euskarazkoari, gutxienez beste hizkuntzetan eman zaion adinako tratamendua emanda, baina lehen orrian euskarazkoa lehenetsi gabe: kostuaren %30, 250 euroko mugapean eskatzaile bakoitzeko.
Programa informatikoen kasuan, euskara hutsezkoa bada kostuaren % 50ekoa izango da, 300 euroko mugapean, eta eleanitza bada kostuaren % 30, 180 euroko mugapean eskatzaile bakoitzeko.
Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen duten erakundeentzako:
Dirulaguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte: udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzea, euskararen normalizazioan eragiten duten esparruak lantzea eta eskabidea ekainaren 30 baino lehen aurkeztea.
2023 urterako 1.200 euroko dirulaguntza erabiliko da atal honetarako eta puntuazio sistemaren bidez lortutako puntuen baitako kopurua emango zaio eskatzaile bakoitzari.