Tradizioak garrantzi handia du jaietan. Herri eragileen artean, ibilbide oparoa egiten ari dira Olagain Udal Txistulari Elkartea eta Alberto Agirre abesbatza. Bi taldeak elkartu eta auzotarrei emanaldia eskainiko diete, ostiral honetan. Emanaldian, nola ez, "Santa Krutz martxa" eskainiko dute. Jaiak izanik, kantu horrekin emango diote amaiera emanaldi bereziari. Dagoeneko, eskuragarri dago errepertorioa. Honakoa: "Oroitzapena, "Minuetoa", "Kurruxko", "Amaio", "O voso galo comadre", "Despierta", "Itsasoa gara", "Primaderako liliak", "Euskalduna ereserkia", "Iluntzean" eta "Santa Krutz martxa".
Alberto Agirre Abesbatza eta Olagain Udal Txistulari Elkartea lagunez inguratuta ariko dira. Tronpetarekin, Aingeru Zabala eta Ander EgaÒa; pianoan, Miren Mujika; kaxoia joz, Txomin Urdanpilleta; gitarrarekin, Javi Gestoso; baxuan, Joxema Setien; trikitilariekin, Antton Arruti. Abeslaria Rebeca Gestoso izango da. Eta, horrez gain, Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea dantzari lanetan ariko dira.
Txistulariak eta dultzaineroak, Santa Krutz egunean
Txistulariak jaien hasieran eta Santa Krutz egunean ariko dira. 2020ko eta 2021eko edizioetan, pandemia tarteko, ez zen kalejirarik izan. Aurtengoa agintaldiko bigarrena eta azkena izango da. Olagain taldeko txistulariek Udal Korporazioa udaletxetik Santa Krutz elizaraino eramango dituzte maiatzaren 3an, 10:30ean hasita. Santa Krutz egunean ere, ordu berean, dultzaineroak kalez kale ibiliko dira.