1923 Euskalduna 2023

"Euskalduna: 100. urteurrena" mahaingurua: iragana, oraina eta etorkizuna hizpide izan zuten hainbatek

Xabier Lasa 2023ko api. 27a, 15:21

Euskaldunaren historia osatu duten eta egun osatzen ari diren hainbat pertsonek hartu zuten parte “Euskalduna: 100. urteurrena” izenburua zeraman mahainguruan Basteron, atzo. Mamitsua gertatu zen jokalariek, entrenatzaileek, zuzendaritzako kideek, zaletuek… osatu zuten solasaldia. Ekitaldiaren zati bat, bideoz ikusgai:

Oholtza gainean, Ramon Iriarte, Ander Setien eta Mirari Diaz aritu ziren hizketan. Publiko artean, berriz, honakoak: Iker Ipintza, Jose Ignazio Garmendia, Velasco anaiak, Olatz Irazu, Maitane Urruzuno, Joxe Mari Artola, Maria Dolores Loidi, Txokolo Irazu eta Ander Lopez.  

 

Ander Setien, Mirari Diaz eta Ramon Iriarte parte-hartzaileetatik hiru, Ainara Arratibelekin

 

Ainhoa Aiertzak eta Ainara Arratibelek gidatu zuten mahainguru zabala, eta eurek jarri zituzten zenbait galdera eta kontuei erantzun behar izan zien parte-hartzaileek. Hona planteatu zituzten zenbait gai: Euskaldunaren urrezko garaia, hirugarren mailara igotze historiko hura, historian aurrekoen bizipenak nola ikusten dituzten egun Euskalduna osatzen duten kideek, jokalariek, Euskaldunaren historian noizbait bere partaide izanak zertan aberastu duen, Etxeberrietatik Ubitarterako igarotzea (aldaketak onerako eta txarrerako), futbolari gisa bizitza guztia klub bakarrean egitea, emakumeen presentzia Euskaldunan (jokalari, jarraitzaile eta zuzendaritzako kide gisa), zer egin daitekeen Euskaldunan emakumeen parte hartzea handiagoa izan dadin, etorkizunean Euskalduna klubak zer izan beharko lukeen...

 

Solasaldia parte-hartzailea gertatu zen, eta ekitaldia bukatu ostean, guztiek mokau goxoa jateko aukera eduki zuten.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!