Puntu more hori udaltzaingoarekin eta jai-batzordearekin koordinatuta egongo da, eraso matxistaren bat izanez gero arreta onena eman ahal izateko. Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko lansailak ere jarduera bateratu horien parte dira.
Horrez gain, Udaletik ostalaritzako arduradunak konpromiso orokor horrekin bat egitera deitu dituzte, aipatutako protokoloa ezarriz eta kartelak ipiniz.