Santakrutzak 2023

Hiribusak Gautxori zerbitzua eskainiko du Santakrutzetan, apirilaren 28an, 29an eta 30ean

Aiurri 2023ko api. 28a, 13:34

Zerbitzua gauerdiko 00:00tatik goizaldeko 4:30era bitartean egongo da erabilgarri. Irteera Zumea plazako autobus geltokia izango da, eta geldialdiak eskaeren arabera egingo dira.

Hiribusak Gautxori zerbitzu berezia eskainiko du, gauez, autobusean mugitu ahal izateko. Zerbitzua apirilak 28, 29 eta 30 gauetan eskainiko da; ordutegia gauerdiko 00:00tatik goizaldeko 4:30era  bitartean izango da erabilgarri. Irteera puntua Zumea plazako autobus geltokia izango da, eta aurreko jaietan egin bezala, geldialdiak eskaeren arabera burutuko dira.

Ibilbidea honakoa da: Zumea, Beheko plaza, Olagain, Bertxin, Plazaola, La Salle hiribidea, Kaletxiki, Ama Kandida hiribidea, Calonge, Rikardo Arregi, Agustin de Leiza, Kale Nagusia, Kale Berria, Karrika, Sorabilla.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!